Elizondoko lanbide eskolan Kulturaldia ospatu zuten apirilaren 14, 15 eta 16an. Bertzeak bertze, Sare Sozialei buruzko hitzaldia, Zirko-tailerra, Konpost-tailera, The Icer Company taldearen kontzertua eta, argazkian ageri den bezala, Irlintziko kaskora mendi ibilaldia egin zituzten. Ikastetxe sarreran soldadurako erakusketa ere izan zen ikusgai.