Baztan-Bidasoaldeko hainbat gizarte eragilek agerraldia egin zuten maiatzaren 8an Oronozko osasun kontsultaren parean, Nafarroako Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketa eta pribatizazioen kontra. Larunbatean Iruñean egin zen manifestaziora deitzeaz gain, landa inguruetan Larrialdien Arreta Zerbitzua desegiteko mehatxuarekin kexu azaldu ziren.
Hain zuzen, zonalde hauetako osasun beharrizanei erantzuteko eta lehen mailako osasun arreta duina bermatzeko ekimena sinatu dute 170 udalek baina parlamentuan ez dute eztabaidatu ere egin.