Gure esku dago aurkezpenaren ondotik lip-duba grabatu nahi

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

Utzitako argazkia

Baztanen martxan da Gure esku dago ekimena, eta apirilaren 11n aurkezpena egin zuten Elizondon, Arizkunenea kultur etxean. Leporaino betea zegoen aretoan, dinamikaren aurkezpena egin zuten, bideo batzuekin eta azalpenekin. Baztandar aunitzek parte hartu duten ikusentzunezko bat erakutsi zuten gero. Aurkezpen ekitaldia akitzeko, argazki jendetsu bat atera eta pintxo batzuk eta tragoxkaren bat har­tzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Bertzalde, jendearen partehartzea sustatzeko asmoz, heldu den maiatzaren 17an Elizondon Gure Esku Dago Eguna antolatu nahi dute, eta bertze gauzen artean, lip dub bat grabatu nahi dute eta egun horretarako gonbidapena luzatu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun