Nekazaritzako Merkatu gardena antolatu dute EHNEk eta Balleko Etxeak

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

10:00etatik 14:00etara salmenta postuak jarriko dituzte plazan

Elizondoko nekazaritzako merkatu gardena antolatu dute maia­tzaren 2an Elizondoko plazan Nafarroako EHNE sindikatuak eta Baztango Udalak, Cederna Garalurren laguntzarekin. 10:00etatik 14:00etara salmenta postuak jarriko dira: esnekiak, barazkiak, ardi gazta, eztia, ogia, haragia, xaboiak, sagardoa, euskal txerrikiak, arrau­tzak… 11:00etan Asiako liztorrari buruzko solasaldia eskainiko du Ana Altzurik. 12:30ean xaboi ekologikoak egiteko tailerra eskainiko da.
 
Bertze aldetik, maia­tzaren 3an, dantza latinoen kon­tzertua eskainiko du Elizondoko Banda Recreok Elizondoko plazan 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun