Berroeta inguruko txokoen garbiketa egin dute auzolanean

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 1a

Utzitako argazkia

Berroetako 22 lagun elkartu ziren apirilaren 5ean herriko inguruen garbiketari auzolanean ekiteko, bertze lanen artean. Lanaldi gogorraren ondotik 1.500 kilo inguru hondakin atera eta zabortegira eramatea lortu zuten. Bildutakoen artean, plastikoak, txatarra, gurpilak, bateriak, eraikin eta eraespen hondarrak, jostailuak, etab. ikus zitezkeen. Miren Meoki, Baztango Udaleko Hondakin teknikariak zoriondu nahi izan du Berroetako herria, «benetan zoriontzekoa egindako lana! sentsibilizazio ekintza bikaina! Ia Baztango gainerako herrietako biztanleok ere ikasten dugun eta pixkanaka gure inguruak garbitzen joateaz gain, hainbertze ez zikintzeko ardura hartzen dugun».
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun