Langabezian dauden pertsonentzat Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu izeneko ikastaroa antolatu du Cederna-Garalurrek, Baztango Udalaren laguntzaz. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eginen da maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3an, 09:30etik 12:30era. Hiruna orduko bortz saio izanen dira, 15 ordu denera.
Edukiei dagokienez, Sormena, Aitzindaritza eta ekintzailetarako trebetasunak eta Nire zaletasuna mikronegozio bihurtu. Zaletasunak eta hobbyak identifikatu. Horietatik abiatuta negozio-prototipoak sortu landuko dituzte. Informazioa eta izen ematea, 948 567010 edo sakana.admon@cederna.es.