Elizondoko nekazaritzako merkatu gardena antolatu dute maiatzaren 2an Elizondoko plazan Nafarroako EHNE sindikatuak eta Baztango Udalak, Cederna Garalurren laguntzarekin.
Ortziralean, 10:00etatik 14:00etara salmenta postuak jarriko dira: esnekiak, barazkiak, ardi gazta, eztia, ogia, haragia, xaboiak, sagardoa, euskal txerrikiak, arrautzak… 11:00etan Asiako liztorrari buruzko solasaldia eskainiko du Ana Altzurik. 12:30ean xaboi ekologikoak egiteko tailerra eskainiko da.
Bertze aldetik, maiatzaren 3an, dantza latinoen kontzertua eskainiko du Elizondoko Banda Recreok Elizondoko plazan 20:00etan.