Lekarozko Kolegioko ikasle ohiek urteko batzarra egin zuten apirilaren 27an. Eguneko ekitaldirik bereziena Aita Claudio Zudaireri egindako omenaldia izan zen. Lezaundarra sortzez, baztandarra bihotzez, musikologo haundia eta urtetan Elizondoko koralarekin aritu zen organujolea izan zen.
Ikasle ohien oroigarria jaso zuen Aita Claudio Zudairek. Gainera, betiko lekutik Txokoko lorategira harriz harri eraman den monolitoa ere ikusi ahal izan zuten. Bertan egin zuten meza eta, hameketakoaren ondotik, batzar orokorra ere. Martxoren 22an hil zen Francisco Javier Cabodevilla (Zabalzetako Pablo Aita) ere gogoratu zuten. Kolegio zaharra utzi zuen azkenetako bat izan zen Cabodevilla.
Familia argazkia atera ondotik, Iruritako Olari jatetxean egin zuten bazkaria eta noski, Lekarozko tortillak ez zuen hutsik egin menuan.