Agoizko Alfredo Leonek irabazi du Baztandarren Biltzarrako kartel lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 29a

Aurkeztutako 17 lanen artean, “Koloretan” izenekoak eraman du 600 euroko saria

Uztailaren 20an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarrak badu kartela dagoeneko. Lehiaketarako aurkeztutako 17 lanen artean, Agoizko Alfredo Leonek aurkeztutako “Koloretan” izenekoa izan da antolatzaileen artean bozkatuena eta berak irabazi du 600 euroko saria.

Aipatzekoa da 2011 urtean ere, Agoizko artistaren bertze lan batek iragarri zuela Baztandarren Biltzarra besta. Baztandarren Biltzarrak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun