Erratzuko Xixperria eta Gartzaingo Etxexuriako ahariek irabazi dute Elizondoko Udaberriko Feriako lehiaketan

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 28a

Eskulangileek gorapean erakutsi eta saldu zituzten beraien produktuak. Juan Mari Ondikol

Denera 17 ahari aurkeztu zituzten, 11 burubeltz eta 6 burugorri

17 ahare aurkeztu ziren apirilaren 25ean, Elizondoko Udaberriko Feriako ahari lehiaketan, horietako 11 burubeltz sailean eta 6 burugorrietan. Euria goizetik eta eguzkia arratsaldean, denetik izan zuen ortziraleko feria egunak, baina jendetza bildu zen Elizondon. Ahari irabazleen jabeek 75na euro eskuratu zituzten, 50 euro bigarrenek eta 30 euro hirugarrenek.

Ahari lehiaketaren hamaseigarren edizioari dagokionez, burubeltzen Erratzuko Xixperriako Soledad Iturbidek aurkeztutako batek lortu zuen lehen saria, bigarrena Iruritako Gernuxarreako Migel Angel Maritorenak aurkeztutakoak eta hirugarrena Almandozko Etxotoko Norberto Agerrek eramandakoak.

Burugorrien artean, lehenbiziko saria Gartzaingo Etxexuriako Feliciano Etxarterentzat izan zen, bigarrena Arraiozera joan zen, Xuntenokobordako Sagrario Urrozentzat eta hirugarrena Arraiozko Arraiozko Indakoako Felisa Ugarterentzat.

Gartzaingo Maitoneako Federico Etxenikek, Beartzungo Pardioleneako Manuel Bertizek eta Josu Sarobe albaitariak osatu zuten epaimahaia, Baztango Udaleko eta Bertizko Partzuergo Turistikoko ordezkarien laguntzarekin. Antolaketan laguntzaile izan diren Cedernako Izaskun Abrilek eta Bertizko Partzuergoko Estitxu Iparragorrek ere parte hartu zuten sari banaketan.

Jende aunitz ibili zen Merkatuko Plaza inguruan. Horietako aunitzek Baztanzopak dastatzeko aukera izan zuten, baita Baztango dantzari ttikiek eskainitako erakustaldia ikusteko ere. Eskulangileek ere gorapean erakutsi eta saldu zituzten bere produktuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun