Baztan pelikulari buruzko erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 17tik 20ra Iruritako jauregian, Dorrea elkarteak antolatuta. Erakusketako ateak 18:00etatik 20:00etara zabalduko dira eta ondotik, 20:00etan pelikula bera ikusteko aukera izanen da Jauregiko lorategian.
Apirilaren 19an, larunbatean, filma ikusi ez ezik, protagonistek ere parte hartuko dute eta beraiekin solasteko aukera izanen da. Jakina denez, Baztan eta inguruetako hainbat lagunek parte hartu zuten pelikula honetan, aktore ezagun eta famatuekin batera.