Azpilkuetako eskola protagonista duen film llaburra saritu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Azpilkuetako ikasle eta irakasleak bideoko fotogrametan. http://youtu.be/vFz-wijWc94

Dokumental onenaren eta ikuslearen saria eskuratu du ‘Jo ta jarri’ filmak

 
Ikasturte honen hasieran, Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazioko Huhezi fakultateko ikasle talde bat (Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas eta Oihane Abrisqueta), Azpilkuetako eskolarekin harremanetan paratu ziren, dokumental bat grabatzeko asmoz. Azaroan egin zuten grabaketa eta Huhezinema lehiaketan bi sari eskuratu ditu, dokumental onenarena eta ikusleena.
 
Proiektu hau,  Dokumentalgintza ikasgaierako sortutako dokumental bat da "Jo ta ja­rri". Hasiera batetik egileek nahiko argi zuten eskola txikien inguruko dokumentala egin nahi zutela. Hori dela eta, internet bidez eredu hau jarraitzen zuten eskolen bila hasi ziren. Bilaketan murgilduta zeundela, Azpilkuetako eskolako blogera iritsi ziren. Sei ikaslek osatzen zuten taldea eta gainera adin desberdinetakoak ziren. Hori zen beraiek bilatzen zutena, beraz segituan haiekin kontaktuan jarri ziren. Denbora guttian han ziren bere kamera eta mi­kroekin haiek grabatzeko intentzioarekin. 
 
Bertzalde, egileek bere dokumentalaren eredua obserbazionala izatea nahi zuten. Dena gertatzen den bezala erakustea, hain zuzen. Beraz, bertara zer gertatuko zen jakin gabe etorri ziren, ikuslea erakarriko zuen “momentu magikoen” bila. 
 
Astebete egon ziren Azpilkuetako eskolan, azaroan,  zituzten ikasgai guztiak grabatzen. 
 
Huhezinema Aretxa­baletan egiten den film laburren lehiaketa da, eta aurten dokumentalen atalean aurkezteko aukera izan zuten. Martxoaren 28an sari banaketa izan zen eta bi sari lortu zituzten: dokumental onenaren saria eta ikuslearen saria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun