Ikasturteari agurra emateko egun osoko egitaraua prestatu dute Solaslagunek ekainaren 14rako Amaiurren. Hiru oru eta erdiko hika ikastaroa eginen dute Amaiurko elkartean, 10:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenaldia eginen dute eguerdian). 14:30ean bazkaria eginen dute elkartean eta baztaria bertan prestatuko dute. Bazkalondoan, Amaiurko herrian eta monolitoan bisita gidatua eginen dute eta egunari akabaila emateko talo-jatea Amaiurko errotan. Jon Jauregi Baztango Solaslaguna izanen dute.
Azken egun honen aitzinetik, Donamariatik Garmendiko buelta eginen dute Mendilagunek maiatzaren 4an eta Euskal Herri osoko Mintza Eguna izanen da maiatzaren 31n Arabako Izarran.