Udaberriko Feria apirilaren 25ean eginen dute Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Ahari lehiaketaren hamaseigarren edizioa izanen da tartean

Aziendak, artisau lanak eta etxeko produktuak etxetik edo baserritik karrikara atera­tzeko, apirilean Baztanen egiten den hitzordu nagusia gainean da. Apirilaren 25ean eginen da Udaberriko Feria Elizondon. 
 
10:00etan azienda feria izanen da Merkatu Plazan. Ahari lehiaketaren hamaseigarren edizioa ere eginen da.
 
10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara artisautza eta bertako produktuen azoka paratuko da Foru Plazan.
 
11:00etan txistulariak ariko dira karrikaz ka­rrika.
 
12:00etan Baztan-Zopak dastatzeko aukera izanen da Merkatuko Plazan eta 12:30ean Baztango dantzari ttikien saioa.
 
13:30ean ahari lehiakearen sari banaketa eginen da Merkatu Plazan.
 
17:00etatik 19:00etara, umeentzat tailerra eginen da.
 
XVI. AHARI LEHIAKETA
Aitzineko urteetan bezala Baztango Ahari Lehiaketa ospatuko da, aurtengo XVI. edizioa izango delarik. Oinarrietan aipatzen den bezala Baztango latxa arrazako buruak parte har­tzen ahal dute eta sariak bi ataletan banatuko dira: hiru “mutur go­rriendako” eta bertze hiru “mutur beltzendako”. Bi kasuetan, saria berdina izanen da: Lehengo saria, kaiku bat eta 75 euro; bigarren saria, 50 euro eta hirugarren saria, 30 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun