Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 29an egin zen Oronoz-Mugairin eta egun osoan giro bikaina egin zen. Elkartasun ufadarekin aunitzek egin zuten bat eta horrek, Oporrak Bakean ekimenari bultzada emanen dio, Elkartasun Egunean bildutako dirua urtero Saharaztanek antolatzen duen ekimen horretara bideratuko delako. Goizeko kalejiraren ondotik, haimaz hornitutako frontoian egin ziren harrera eta ekitaldi guziak. Eguerdian, Sahara okupatuari buruzko solasaldia eskaini zuten Badadi Benamar eta Mohamed Gailanik, Fronte Polisarioko ordezkariek. Bitartean, umeek bere txokoan puzgarriekin jolasteko aukera izan zuten. Bazkariaren ondotik, musika eta haurrendako marrazki tailerrak izan ziren eta arrats partean kontzertuak. Antolatzaileek bestaren balorazio arras baikorra egin dute.