Erabakitzeko eskubidearen alde lip-duba grabatuko da Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 16a

Apirilaren 11n egin zen Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena

Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena egin zuten apirilaren 11n, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.  
 
Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, heldu den ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea artean, milaka lagunek osatutako 123 kilometroko giza kate erral­doia osatu nahi da. Giza kate hau antola­tzeko, Euskal He­rriko herri eta auzoetan lantaldeak osatu dira. Baztanen ere, taldetxo bat ari da lanean, ekainaren 8ra begira, ekimen hau dinamizatzeko asmoz.
 
Giza katea arrakastatsua izateko helburua lortzeko bidean, Baztango Gure Esku Dago lantaldeak hainbat ekimen antolatu ditu egunotan. Errate baterako, Baz­tan­go hainbat he­rritan Gazta Zati Bat izeneko dokumentala proiekta­tzen ari dira. Dokumental hau Goierrin egina da eta Eskozia eta Euskal herria hartzen ditu ardatz, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenarekin. Erra­tzu, Arraioz eta Elizondon eskainitako emanaldien ondotik, Amaiur­ren apirilaren 17an arratsaldeko 7etan; Anizen apirilaren 24ean arratsaldeko 7etan eta Arizkunen apirilaren 25ean ilunabarre­ko 9:30ean eskainiko da.
 
LIP-DUBA GRABATU NAHI DUTE MAIATZAREN 17AN
Bertzalde, jendearen partehartzea sustatzeko asmoz, heldu den maiatzaren 17an Elizondon Gure Esku Dago Eguna antolatu nahi dute, eta bertze gauzen artean, lip dub bat grabatu nahi dute eta egun horretarako gonbidapena luzatu dute. Norbanakoek eta Baztango eragile desberdinek parte hartuko dute lip dub-aren grabazioan. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun