Nolako Baztan nahi dugu? eztabaida saioa eginen da apirilaren 12an

TTIPI-TTAPA 2014ko apirilaren 11

Herritar orori zabaldua, Arizkunenean eginen da larunbat goizeko 10:00etan

Baztango Tokiko garapenerako talde eragileak eztabaida saioa antolatu du apirilaren 12an Elizondon. Goizeko 10:00etatik aitzinera Arizkunenean bilduko dira eta “Nolako Baztan nahi dugu?” galdera erantzuten saiatuko dira. Gaian interesa duten herritarrei bertaratzeko deia egin diete, batzuen eta bertzeen ideiak elkar­trukatzea baita ekimenaren helburua.

Lan saioaren helburua nagusia Nolako Baztan nahi dugun galderari erantzutea eta egoki ikusiz gero, hau guztia dinamizatzeko lan-talde finko bati sorrera bideratza izanen da.

Lan saioa ahalik eta emankorrena izateko partaidetza proiektuetan esperientzia duen pertsona batek gidatuko du, hala, jendeen parte hartzea errazteko teknika desberdinak erabiliko dira.

Modu honetan azkeneko urtean tokiko garapenari buruz egin diren solasaldiei gogoeta kolektibo batekin jarraipena eman nahi zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun