Ikasturte honen hasieran, Aretxabaletako Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Huhezi fakultateko ikasle talde bat (Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas eta Oihane Abrisqueta), Azpilkuetako eskolarekin harremanetan paratu ziren, dokumental bat grabatzeko asmoz. Azaroan egin zuten grabaketa eta Huhezinema lehiaketan bi sari eskuratu ditu, dokumental onenarena eta ikusleena. Ikusi bideoa
Proiektu hau, Dokumentalgintza ikasgaierako sortutako dokumental bat da "Jo ta jarri". Hasiera batetik egileek nahiko argi zuten eskola txikien inguruko dokumentala egin nahi zutela. Hori dela eta, internet bidez eredu hau jarraitzen zuten eskolen bila hasi ziren. Bilaketan murgilduta zeundela, Azpilkuetako eskolako blogera iritsi ziren. Sei ikaslek osatzen zuten taldea eta gainera adin desberdinetakoak ziren. Hori zen beraiek bilatzen zutena, beraz segituan haiekin kontaktuan jarri ziren. Denbora guttian han ziren bere kamera eta mikroekin haiek grabatzeko intentzioarekin.
Bertzalde, egileek bere dokumentalaren eredua obserbazionala izatea nahi zuten. Dena gertatzen den bezala erakustea, hain zuzen. Beraz, bertara zer gertatuko zen jakin gabe etorri ziren, ikuslea erakarriko zuen "momentu magikoen" bila. Astebete egon ziren Azpilkuetako eskolan, azaroan, zituzten ikasgai guztiak grabatzen.
Huhezinema Aretxabaletan egiten den film laburren lehiaketa da, eta aurten dokumentalen atalean aurkezteko aukera izan zuten.Joan den ortzilerian.martxoak 28, sari banaketa izan zen eta bi sari lortu zituzten: dokumental onenaren saria eta ikuslearen saria.