Sahararekiko bigarren elkartasun eguna giro onean ospatu dute Oronozen

TTIPI-TTAPA 2014ko api. 1a, 10:44
Irudian, Mixel Gereka, Saharaztaneko ordezkaria, Badadi Benamar eta Mohamed Gailani, Frente Polisarioko ordezkariekin. Juan Mari Ondikol

Saharako bi ordezkarik okupazioari buruzko solasaldia eskaini zuten

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 29an egin zen Oronoz-Mugairin eta egun osoan giro bikaina egon zen. Elkartasun ufadarekin askok bat egin zutenez, Oporrak Bakean ekimenak bultzada izanen du, larunbatean bildutako dirua horretara bideratuko delako.

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 29an egin zen Oronoz-Mugairin eta egun osoan giro bikaina egin zen. Elkartasun ufadarekin askok egin zuten bat eta horrek,  Oporrak Bakean ekimenari bultzada emanen dio, larunbatean bildutako dirua urtero Saharaztanek antolatzen duen ekimen horretara bideratuko delako.

Goizeko kalejiraren ondotik, haimaz hornitutako frontoian egin ziren harrera eta ekitaldi guziak. Eguerdian, Sahara okupatuari buruzko solasaldia eskaini zuten Badadi Benamar eta Mohamed Gailanik, Fronte Polisarioko ordezkariek. Bitartean, umeek bere txokoan puzgarriekin jolasteko aukera izan zuten. Bazkariaren ondotik, Fanfarremifa fanfarrea, La Chula Potra kantaria eta haurrendako marrazki tailerrak izan ziren eta arrats partean kontzertuak Muxu Beltza, Damba, Marianitoz Blai, Trikidantz, Kalera, Emon, Eztanda batukada eta Tirri&Tery taldeekin.

Antolatzaileek bestaren balorazio oso baikorra egin dute, jendeak bertze behin ere beraien deiari erantzun zielako. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei eta bereziki antolatzaile eta musikariei.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun