Elizondoko Baztan Berri auzoko “jazarpen poliziala” hor segitzen duela kontuan hartuz, bilkura informatiboa deitu du Baztango Sortuk apirilaren 1ean, astearte arratsaldeko 7etan Marijuanenean. Elizondoko Baztan Berri auzoko “jazarpen poliziala” hor segitzen duela kontuan hartuz, bilkura informatiboa deitu du Baztango Sortuk apirilaren 1ean, astearte arratsaldeko 7etan Marijuanenean.
Duela aste batzuk Sortuk batez ere Elizondoko Baztan Berri eta Erlategi auzoetan hautemandako kalez jantzitako polizien operatiboa salatu zuen. «Operatiboaren helburua Ezker Abertzaleko militante batzuk dira, gau eta egun beraien gibeletik kalez jantzitako poliziak sumatu baitituzte», zioen Sorturen idatziak.
Polizien operatiboa auzoan aldizkatuz zeuden furgoneta eta auto batek osatzen zuten eta horiekin bat, polizia kopuru zehaztugabe batek. Ezker Abertzaleko militante hauek jasaten zuten jarraipena itogarria dela salatu zuten, «etxetik atera orduko aipatu kalez jantzitako poliziak gibeletik dituzte; jarraipenak egiten duten edozein mugimendu edo desplazamenduri eragiten die eta, momentu guztiz, etxepean dituzte. Egoera jasanezina da».
Egoera horretan Baztango Sortuk estatuek oraino beraien tresnategi errepresibo guztia martxan dutela salatu nahi zuen: «Euskal Herrian irekitzen ari den aldi politiko berrian eskaintza demokratiko baten faltan, beren apostua inboluzio demokratikoa eta errepresioa bertzerik ez dira».