Sahararekiko bigarren elkartasun eguna ospatuko da martxoaren 29an Oronoz-Mugairin

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 28a, 15:47
Saharaztaneko kideak elkartasun egunaren aurkezpenean. Alicia del Castillo

Autobus zerbitzua izanen da arratsaldean, gauean eta goizaldean

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzaz. Martxoaren 29an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzaz. Martxoaren 29an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.

11:00etan kalejira.

11:30ean harrera frontoian.

12:00etan hitzaldia: Sahara okupatua. Bitartean, umeen txokoa puzgarriekin.

14:00etan bazkaria. (Txartelako salgai izanen dira 8 eurotan haurrentzat eta 15 eurotan nagusientzat Doneztebeko Ekaitzan, Arizkungo Dolaetxean, Erratzuko Zubi-puntan, Elizondoko Intza eta Pirrinen, Berako Kattaku et Errekalden, Oronozko Pierresenean, Etxalarko Elutsan eta Lesakako Atxaspin).

Bazkal ondoren, Fanfarremifa fanfarrea, La Chula Potra kantaria eta haurrendako marrazki tailerra izanen dira.

19:30ean kontzertuak frontoian, Muxu Beltza, Damba, Marianitoz Blai, Trikidantz, Kalera, Emon, Eztanda batukada eta Tirri&Tery taldeekin. Sarrera: 5 euro.

Antolatzaileek Baztango Udalak eta Oronozko herriak eskainitako laguntza eskertu nahi izan dute.

 

Autobus zerbitzua

Gauez bokatak eta autobus zerbitzua ere izanen dira. Autobusa 22:30ean aterako da Amaiurtik; Elizondotik 18:00etan 22:45ean, 01:45ean eta 04:30ean. Beratik, 18:45ean, 00:00etan eta 03:00etan eta Doneztebetik 19:00etan, 00:15ean eta 03:15ean. Oronoztik Baztango herrietara itzulerako autobusa 22:00etan, 01:00etan, 04:00etan eta 07:00etan aterako da eta Oronoztik Bera aldera 23:30ean 02:30ean eta 06:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun