Jose Ramon Sarratea suhiltzaile erretiratua omendu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 20a, 15:58

NAFARROAKO GOBERNUA

Martxoaren 7an ospatu zen Suhiltzaileen Eguna eta aitzaki horrekin, joan den urtean erretiratutako Nafarroako Larrialdi Agentziako bortz suhiltzaile omendu zituen Nafarroako Gobernuak. Tartean, Oronozko suhiltzaile parkean aritu zen Jose Ramon Sarratea Elizaintzin almandoztarra. Argazkian oroigarria jasotzen ari den Sarrateak 30 urte baino gehiago eman zituen suhiltzaile parkean, iaz erretiroa hartu zuen arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun