Polizia jazarpena salatu du Sortuk

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Baztango Sortuk azken egun hauetan Baztanen eta batez ere Elizondoko Baztan Be­rri eta Erlategi auzoetan hautemandako kalez jantzitako polizien operatiboa salatu du. «Operatiboaren helburua Ez­ker Abertzaleko militante batzuk dira, gau eta egun beraien gibeletik kalez jantzitako poliziak  sumatu baitituzte». 
 
Polizien operatiboa auzoan aldizkatuz dauden furgoneta eta auto batek osatzen dute eta horiekin bat, polizia kopuru zehaztugabe batek. Ezker Abertzaleko militante hauek jasaten duten jarraipena itoga­rria dela salatu dute, «etxe­tik atera orduko ka­lez jantzitako poliziak gibeletik dituzte; ja­rraipenak egiten duten edozein mugimendu edo desplazamenduri eragiten die eta, momentu guztiz, etxepean dituzte. Egoera jasanezina da». 
 
Hala, ondoko egunetan polizien operatibo honek eduki dezakeen bilakaeraz herritarrak ohartarazi eta,  bidenabar, «Euskal He­rriak bizi duen salbuespen egoera, errepresio etengabea eta indar okupatzaileen presen­tzia onartezina» salatu nahi du Sortuk.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun