Enaitz Antso oronoztarra Euskal Herriko txapeldun

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Utzitako argazkia

Burlatako Zugarralde taldean ari den Enaitz Antso oronoztarrak eta Iosu Eskirozek Euskal Herriko kadete mailako eskuz binakako txapela irabazi zuten, klub arteko txapelketan. Martxoaren 9an Gasteizen jokatutako finalean Mugiro eta Bidaurreta taldekideak menpean hartu zituzten. Aipatzekoa da joan den urte hondarrean Nafarroako Kirol Jokoetako txapeldun ere suertatu zirela Antso eta Eskizoz, lehen mailako kadeteen kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun