Inauteri aldiari akabaila eman zitzaion data ofizialetan. Elizondon asteburuko tanborrada, mozorroak eta karrozak ibili ziren. Astearte Inaute egunean Damak eta mozorroak ibili ziren Erratzun danbor soinuak hedatuz (argazkian) eta Hartza eta hartzazaina Arizkunen. Ilbeltzetik hasita kasik asteburuero han eta hemen saltoka eta dantzan ibili diren inauterien azkenak izan ziren. Elizondoko Berro auzoan, Lekarozen, Gartzainen eta Almandozen ere ibili ziren gazteak puska biltzen otsaila eta martxoa lotu dituen aste hondarrean.