Saharekiko II. Elkartasun Eguna ospatuko da Oronoz Mugairin

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 20a

Kalejira, hitzaldia, bazkaria eta musika izanen da egun osoko egitarau zabalean

Sahararekiko elkartasun eguna antolatu du bigarren urtez Saharaztan taldeak, Baztango Udalaren laguntzaz. Martxoaren 29an eginen da Oronoz-Mugairin eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.
 
• 11:00etan kalejira.
• 11:30ean harrera frontoian.
• 12:00etan hitzaldia: Sahara okupatua. Bitartean, umeen txokoa puzgarriekin.
• 14:00etan bazkaria. (Txartelak salgai izanen dira 8 eurotan haurrentzat eta 15 eurotan nagusientzat Doneztebeko Ekaitzan, Arizkungo Dolaetxean, Erratzuko Zubi-puntan, Elizondoko Intza eta Pirrinen, Berako Kattaku eta Errekalden, Oronozko Pie­rresenean, Etxalarko Elutsan eta Lesakako Atxaspin).
• Bazkal ondoren, Fanfarremifa fanfarrea, La Chula Potra kantaria eta haurrendako ma­rrazki tailerra izanen dira.
• 19:30ean kontzertuak frontoian, Muxu Beltza, Damba, Marianitoz Blai, Trikidantz, Kalera, Emon, Eztanda batukada eta Tirri&Tery taldeekin. Sarrera: 5 euro. Gauez bokatak eta autobus zerbitzua ere izanen dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun