Elizondoko Zahar Etxeko gestioa luzatzeko kontratuarekin ez dago konforme LAB

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 20a, 13:57
Lan-hitzarmenaren aldeko elkarretaratzea egin zuten urrian. Artxiboko argazkia.

Langileen lan baldintzetan eta adinekoei eskaintzen zaien zerbitzuan eraginik ez izatea espero du

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean Idea Innovación enpresa pribatuari kontratua luzatzeko Zahar Etxeko patronatuak hartutako erabakiaren harira hausnarketa karrikaratu du LAB sindikatuak. Gestio publikoaren aldekoak direla adierazi dute, «bere sorreratik honat, orain 150 urte Baztango jendarteari eman zaion zerbitzu publiko eta irekia izan den heinean».

LAB ez dago ados pribatizazioak ekarri dituen ondorioekin. «Gestioa pribatizatu eta 5 urtera, lan harremanak txartu egin dira nabarmen, eta zoritxarrez gestio pribatuak atzerapausuak ekarri ditu lan eskubideetan», dio LABen idatziak.

LABek ez du Patronatuaren erabakia uler­tzen, ez baitu kontuan hartu Udaletxearen eta langileen iritzia. «Espero dugu dugu hartutako erabaki honek Baz­tan­go Zahar Etxeko langileen lan baldintzetan eta adinekoei ematen diogun zerbitzuan ondorio txarrik ez eduki­tzea», dio oharrak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun