Baztango Udalak eskainiko duen palista lanpostua aldi baterako izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 18a

Oposizio-lehiaketa eginen da eta horretarako ikastaro bat egin beharko dute nahitaez

Baztango Udalaren zerbitzura ariko den palista lanpostu finkorako lan eskaintza bertan behera gelditu da. Nafarroako Gobernuak errekerimendu bat egin dio Udalari, ohartarazten 2014ko aurrekontu orokorren arabera, ezin dela funzionario izateko kontrataziorik egin. Hori dela eta, nahiz eta joan den astean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu lan eskaintza, Baztango Udalak erabaki du lan deialdia indarrik gabe uztea.

Den den, Baztango Udalaren asmoa palista lanetan ibiltzeko lan eskaintza egitea da, baina kontratu hori aldi-baterako izan beharko du. Beraz, aldi baterako palista lanposturako lan eskaintza zabaldu du.

Eskatuko diren baldintzak berdinak izanen dira, beraz interesatuek bete beharko dute lanpostu finkorako eskatzen diren baldintza berak. Lanpostura aurkezteko beharrezko baldintzen artean Ibilgailuen eta eraikuntza-makinen gidariendako lan-arriskuen prenbentziorako ikastaroa (20 ordukoa) egina izatea dago.

Hortaz, ikastaro hau lehenbailehen egin ahal izateko Eraikuntzako Lan Fundazioarekin harremanetan paratzea gomendatu dute, 948 382 348 telefonoan. Martxoaren 24ko astean Iruritako Gizarte bilgunean ikastaroa egiteko asmoa dute baina lehenik izena eman behar da.

Palista lanpostuaren lehiaketarekin zerikusia duen edozein galdera edo zalantza izanez gero, Baztango Udaletxera joan behar da edo 948 580 006 telefonora deitu. Aurkezteko epea apirilaren 11n akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun