'Hiru' antzezlana eskainiko dute martxoaren 16an Iruritako Gizarte Bilgunean

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 14a

Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga. Artxiboko argazkia

Igande arratsaldeko 7etan hasiko da Txalo Produkzioak taldearen emanaldia

Txalo Produkzioak taldearen 'Hiru' antzezlana ikusgai izanen da martxoaren 16an, igande arratsaldeko 7etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. 'Hiru' antzezlanean Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek parte hartzen dute, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Istorioa

“Hiru” ikuskizunean Txaro, Mertxe eta Angelaren istorioa kontatzen da, 30 urteetan elkarren berri izan ez duten hiru emakumerena. Lagun minak izanagatik ikasketak akituta bakoitzak bere bidea egin zuen, eta 50 urterekin berriz elkartzean inork ama izateko ametsa bete ez duela ohartzen dira. Oraindik berandu ez dela ohartuta, gizon-katxarro ideala ezagutzen dute, jarriko ote ditu berak hiru hazi?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun