Enaitz Antso oronoztarra ere Euskal Herriko txapeldun izan da klub artekoan

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 13a, 12:57
Eskiroz eta Antso, kadete mailako Euskal Herriko klub arteko txapelaren jabe egin ondotik. Utzitako argazkia

Burlatako Zugarralden ari da eta Ezkirozekin irabazi zuen binakako pilota txapelketa

Burlatako Zugarralde taldean ari den Enaitz Antso oronoztarrak eta Iosu Eskirozek Euskal Herriko kadete mailako eskuz binakako txapela irabazi zuten, klub arteko txapelketan. Martxoaren 9an Gasteizen jokatutako finalean Mugiro eta Bidaurreta taldekideak menpean hartu zituzten.

Aipatzekoa da joan den urte hondarrean, Nafarroako Kirol Jokoetako txapeldun ere suertatu zirela Antso eta Eskizoz, lehen mailako kadeteen kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun