Palista lanpostua oposizio-lehiaketan atera behar du Baztango Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 11

Horretarako ikastaro bat egin beharko dute nahitaez eta izena eman behar da lehenbailehen

Baztango Udalaren zerbitzura ariko den palista lanpostua oposizio-lehiaketan atera behar da eta Udalak lanpostu honetan interesa duen guztiei honakoa jakinarazi nahi die: Lanpostura aurkezteko beharrezko baldintzen artean Ibilgailuen eta eraikuntza-makinen gidariendako lan-arriskuen prenbentziorako ikastaroa (20 ordukoa) egina izatea dago.

Hortaz, ikastaro hau lehenbailehen egin ahal izateko Eraikuntzako Lan Fundazioarekin harremanetan paratzea gomendatu dute, 948 382 348 telefonoan. Martxoaren 24ko astean Iruritako Gizarte bilgunean ikastaroa egiteko asmoa dute baina lehenik izena eman behar da.

Palista lanpostuaren lehiaketarekin zerikusia duen edozein galdera edo zalantza izanez gero, Baztango Udaletxera joan behar da edo 948 580 006 telefonora deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun