Baztan Ikastolak Zuhaitzaren Eguna ospatu du aurten ere. Guraso, ikasle eta irakasle koadrila ederra bildu zen otsailaren 16an Bagordiko kaxkoan eta berrehun pago landatu zituzten. Astebete lehenago, gurasoek auzolanean ingurua garbitu eta hesitu zuten auzolanean eta zuloak prestatu zituzten. Ikasleak gustura ibili ziren landaketan, aitzineko urteetan sartutako zuhaitzak ikusi bidenabarkoan.