Berroetako Asteburu Kulturala ekitaldiz gainezka dator

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 6a, 12:05

Asteburu kulturala antolatu du martxoaren 14 eta 15ean Berroetako herriak. Ortziralean 18:00etan Ma­rrazki tailerra haurrendako eta txokolatada eginen dira Hegoalde elkartean. 19:30ean Baztan filmaren emanaldia. 21:00etan afaria eta mahai jokoak.
 
Larunbateko ekitaldiak, Gure Ametsa elkartean eginen dira. 11:00etan birziklapen eta konposta ikastaroa, Karlos Garaikoetxearekin. 17:00etan Batukada ikastaroa (frontoian). 18:30ean Mikologiari buruzko ikastaroa Joxe Manuel Lekuonaren eskutik. 19:45ean Haurren Marrazki erakusketa. 20:etan Argazki erakusketa eta sari banaketa. 21:30ean Afaria.
 
Ondotik Txiste kontaketak eta Euskal Kantu Zaharrak Santxotena eta Jaliskorekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun