Uda honetan Estatu Batuetan barna ibili diren artzain amerikanoek eta bere senideek bertze topaketa bat egin zuten otsailaren 15ean Arraiozen eta Dantxarinean. Arraiozko Nafar Mendin hasi zuten besta hamaiketakoa eta high ball hartuz. Bertzeak bertze, Julian Iantzi telebistako aurkezlea (artzainaren semea) eta Mikel Goñi izan ziren. Arraioztik Dantxarineako Benta Peio-Landibarrera joan ziren bazkaltzera. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak, bidaiako argazki liburua eta ETBk emititutako DVDa opari eman zien artzainei.