Emakumearen Eguna ospatuko du Eguzkilore elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Hitzaldiak, sormen tailerrak eta gazta egiteko tailerrak ere antolatu dituzte datozen asteetarako

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eguzkilore elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Elizondon. Honela, martxoaren 7an, ortziral arratsaldeko 6:30ean “Cuidado Resbala” dokumentala proiektatuko dute Arizkunenean. Martxoaren 8an, larunbatarekin, elkarte ezberdinek deitutako elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan eta 14:00etan bazkaria Galartza jatetxean. 18:00e­tan Arizkunenean ber­tze proiekzio bat eskainiko da.
 
Baina Eguzkilorek prestatutako kultur eskaintza ez da Emakumearen Egunera mugatuko. Ikasturte osoan eskaintzen duten iraupen luzeko ikastaroez gain bertze proposamen ba­tzuk ere prestatu ditu. Honela, homeopatiari buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Ballesterosek martxoaren 24an, 19:00etan Arizkunenean. Kolorearen bidez sormen tailerra ere eginen dute bortz larunbatez (martxoaren 15, 22, 29 eta apirilaren 5 eta 12an) Arizkunenean, Almudena Placeren eskutik. 40 euro ordaindu beharko da matrikula eta guttienez sei pertsona eta gehienez hamar onartuko dituzte. Izen emateko 948 502389 edo 646 125673 telefonoetara deitu behar da (Almudena). Gazta egiteko tailerra ere eskainiko dute apirilaren 2an, 17:00etan. Izen emateko 948 452372 telefonora deitu behar da (Mertxe) eta 8 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun