Bilboko Alde Zaharreko Zazpikaletako eta Baztango Bertan merkatari elkarteek euren bezeroen fideltasuna sarituko dute bi lagunentzako hamarna asteburu zozketatuz.
Kanpainaren aurkezpenean, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak, Baztan eta Bilboko udal ordezkariak eta kanpaina honen antolatzailea eta sustatzaile diren merkatari elkarteen ordezkariak izan ziren Bilbon otsailaren 26an. Baztango landa merkataritza eta Bilboko hiri merkataritza eskutik helduta aurrekaririk ez duen kanpaina honen bidez esker ona erakutsi nahi diete etxetik hurbil dauden saltokietan erosi eta kontsumitzen dutenei.
Astero (martxoaren 11, 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an) bi boleto aterako dira elkarte bakoitzean aste guztian jasotako boletoen artetik. Elkarte bakoitzak saritutako hamar boleto aterako ditu, hau da, guztira 20 sari banatuko dira kanpaina honetan, 10 Bilbon eta 10 Baztanen.
Sarituen izenak bi elkarteen web orrietan argitaratuko dira. Zazpikaletako Merkatari Elkarteak bi lagunentzako 10 turismo sortek Baztango landa etxe batean ostatua, afaria eta bisitaldiak dituzte barne. Baztango 10 sarituek, berriz, bi lagunentzako Bilboko hotelean ostatu, afaria eta bisitaldiak jasoko dituzte.