Baztango Sortuk bailarako ezker abertzaleko militanteek jasaten duten polizia jazarpena salatu du

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 4a

Elizondoko Baztan Berri eta Erlategi auzoetan kalez jantzitako poliziak, furgoneta eta autoa hauteman dituzte

Baztango Sortuk azken egun hauetan Baztanen eta batez ere Elizondoko Baztan Berri eta Erlategi auzoetan hautemandako kalez jantzitako polizien operatiboa salatu du. «Operatiboaren helburua Ezker Abertzaleko militante batzuk dira, gau eta egun beraien gibeletik kalez jantzitako poliziak sumatu baitituzte», dio Sorturen idatziak.

Polizien operatiboa auzoan aldizkatuz dauden furgoneta eta auto batek osatzen dute eta horiekin bat, polizia kopuru zehaztugabe batek. Ezker Abertzaleko militante hauek jasaten duten jarraipena itogarria dela salatu dute, «etxetik atera orduko aipatu kalez jantzitako poliziak gibeletik dituzte; jarraipenak egiten duten edozein mugimendu edo desplazamenduri eragiten die eta, momentu guztiz, etxepean dituzte. Egoera jasanezina da».

Egoera horretan Baztango Sortuk estatuek oraino beraien tresnategi errepresibo guztia martxan dutela salatu nahi du: «Euskal Herrian irekitzen ari den aldi politiko berrian eskaintza demokratiko baten faltan, beren apostua inboluzio demokratikoa eta errepresioa bertzerik ez dira».

Hala, ondoko egunetan polizien operatibo honek eduki dezakeen bilakaeraz herritarrak ohartarazi eta, bidenabar, «Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera, errepresio etengabea eta indar okupatzaileen presentzia onartezina» salatu nahi du Sortuk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun