Baztandarren Biltzarraren kartel lehiaketako lanak apirilaren 11rako aurkeztu behar dira

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 10a

Uztailaren 20an ospatuko da aurten Baztandarren Biltzarra. Artxiboko argazkia

Besta haundia uztailaren 20an ospatuko da Elizondon

Baztandarren Biltzarra. Eskuarak batzen gaitu. Elizondon, 2014ko uztailaren 20an. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, eta egun horretan 12:00 baino lehen Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute.

50 x 70 zentimetro izan beharko duten kartelak emateko hauek dira bideak: Baztandarren Biltzarra Elkartea, 22 P.K. 31700 Elizondo edo Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean utzi (bulego orduetan). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

Sariduna, berriz, apirilaren 11tik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarra aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 20an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 21etik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun