Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Krisia eta alteranatibak ekonomia feministatik izenburupean solasaldia antolatu du Baztango Sortuk ortziral honetarako, martxoak 7. Yolanda Jubeto Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia irakaslea da eta bera izanen da hitzaldia emanen duena. Solasaldida 20:00etan hasiko da Elizondoko Arizkunenean Kultur Etxean.
Ibilbide akademiko osatua du Yolanda Jubeto Sestaoko alabak (Bizkaia). Ekonomian doktorea da, EHUn irakaslea, eta Euskal Herriko eta nazioarteko ekonomian aditua. Hainbat lan egindakoa da eta ikuspegi feminista ere gehitzen die bere azterketei.