Inauteriak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

LEKAROZ
Otsailaren 28 eta martxo­aren 1ean izanen dira, ortzileria eta larunbatean. Arkaitz Mindegia arituko da trikitixa­rekin eta beti bezala etxez etxe ibiliko dira, ortzilerian baserri eta auzoetan eta larunbatean herrian. Ortzilerian sagardotegian afalduko dute eta larunba­tean herriko ostatuan.
 
GARTZAIN
Otsailaren 28an gazteen gosaria Fransenen eta baserrietan eskea. Arratsaldean, Etxarri eta Aixteiko auzoetan ibiliko dira. Biharamunean, Fransenen gosaldu ondotik, herrian eta Aizanon etxez etxe ibiliko dira. Gauez afaria eta dantzaldia.
 
ALMANDOZ
Herri afaria eginen dute otsailaren 28an, eta baserri eta etxeetan barrena ronda martxo­a­ren 1ean Sandraren soinuarekin alaiturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun