Elizondoko Berro auzoan zenbait urtez inauteak galduak egon ondotik, gazte koadrila batek berreskuratu zituen. Larunbatean, martxoaren 1ean, elkartean bazkari eder bat eta gero dantzaldia izanen dute. Igandean, Berron eta astelehenean Antzanborda, Akullegi, Jaime-saltxu, eta Etxaide auzoetan etxez etxe soinuarekin ibiliko dira. Aurtengoan 10 urte eginen dituzte inauteak hasi zituztenetik, bertze horrenbertze urtetan segi dezatela dantza, kantu eta giro ederrean, auzo horietako etxeak alaitzen.