Emakume Langilearen Eguna ospatzen hasiak dira Baztanen

TTIPI-TTAPA 2014ko martxoaren 6a

Martxoaren 18ra bitarte Arizkunenean ikusgai dagoen erakusketa, gero Iruritan eta Amaiurren ere ikusteko aukera izanen da. Utzitako argazkiak

Berdintasuna eta maskulinitate berriak argazki erakusketa ikusgai dago Arizkunenean

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira Baztanen ere, Baztango Udalak, Eguzkilore elkarteak edo Plazara Dantzara elkarteek antolatuta. Erraterako, Udalak antolatutako “Berdintasuna eta maskulinitate berriak” argazki erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenean martxoaren 5etik 17ra. 2012ko Emakunde Saria jaso zuen lan hau Deustu-San Ignazioko Modulo Psikosozialak egin du, Berdintasunaren aldeko gizonen taldearekin lankidetzan egina. Elizondon ikusi ondotik, argazki erakusketa martxoaren 18tik 31ra Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean eta apirilaren 1etik 14ra Amaiurko elkartean ikusteko aukera izanen da.

Eguzkilore elkarteak ere hainbat ekintza antolatu ditu Elizondon. Honela, martxoaren 7an, ortziral arratsaldeko 6:30ean “Cuidado Resbala” dokumentala proiektatuko dute Arizkunenean. Martxoaren 8an, larunbata eguerdiko 12etan, elkarte ezberdinek deitutako elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan eta 14:00etan bazkaria Galartza jatetxean. 18:00etan Arizkunenean bertze proiekzio bat eskainiko da.

Plazara Dantzara elkarteak ere zenbait ekitaldi antolatu ditu. Martxoaren 8an bazkaria izanen da Elizondoko Gaztetxean (Txartelak 10 eurotan salgai daude Erratzuko Zubipuntan eta Elizondoko Intzan) eta gauez DJ Tirri-Teri leku berean.

Baztango Udaleko Berdintasun eta Kultura Batzordeak antolatuta, Uharteak taldearen Susanaren iraultza clown-ikuskizuna antolatu du martxoaren 9an, 19:00etan Arizkunenean. Ikuskizun bera eskainiko da martxoaren 13an, Lekarozko Institutuan, ortzegun goizeko 10etatik 11etara eta 12etatik 13etara, DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendua.

Udalaren mozioa

Baztango Udalak Euskal Herri feminista eraikitzeko konpromisoa ere onartu du, Bildu eta Baztango Ezkerraren aldeko botuekin eta UPNren abstentzioarekin. Honen arabera, Baztango Udaleko zinegotziek, “emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu lan egiten jarraitzeko ponpromisoa” hartu dute, bertzeak bertze aurrekontutan berdintasun politikak sustatzeko partidak izanez, udal kudeaketan berdintasun-ikuspuntua zutabe bezala hartuz eta emakumeen elkarte oro eta mugimendu feministarekiko harremanak indartuz.

Horretaz gain, martxoaren 8ko eguerdian Elizondoko plazan eginen den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun