Emakumearen Egunaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Baztango Eguzkilore taldeak

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 25a

Cuidado resbala dokumentalak, etxeko lanak egiten dituzten emakumeak dira protagonista. Artxiboko argazkia

Martxoaren 8an Galarzan eginen den bazkarirako txartelak otsailaren 28a baino lehen eskuratu behar dira

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eguzkilore elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Elizondon. Honela, martxoaren 7an, ortziral arratsaldeko 6:30ean “Cuidado, Resbala” dokumentala proiektatuko dute Arizkunenean. Ikusi trailerra Martxoaren 8an, larunbatarekin, elkarte ezberdinek deitutako elkarretaratzea eginen da Elizondoko plazan eta 14:00etan bazkaria Galartza jatetxean. 18:00etan Arizkunenean bertze proiekzio bat eskainiko da.

Bazkaria antolatzeko zenbat jende hurbilduko garen jakin behar dugudute antolatzaileek. Horretarako Galarza Jatetxera zuzenean deitu behar da 948 58 01 01 telefonora otsailaren 28a baino lehen eta Eguzkiloreko bazkarirako dela erran. Bazkarirako txartelak 21 euro balio du.

Baina Eguzkilorek prestatutako kultur eskaintza ez da Emakumearen Egunera mugatuko. Ikasturte osoan eskaintzen duten iraupen luzeko ikastaroez gain bertze proposamen batzuk ere prestatu ditu. Honela, homeopatiari buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Ballesterosek martxoaren 24an, 19:00etan Arizkunenean. Kolorearen bidez sormen tailerra ere eginen dute bortz larunbatez (martxoaren 15, 22, 29 eta apirilaren 5 eta 12an) Arizkunenean, Almudena Placeren eskutik. 40 euro ordaindu beharko da matrikula eta guttienez sei pertsona eta gehienez hamar onartuko dituzte. Izen emateko 948 502389 edo 646 125673 telefonoetara deitu behar da (Almudena). Gazta egiteko tailerra ere eskainiko dute apirilaren 2an, 17:00etan. Izen emateko 948 452372 telefonora deitu behar da (Mertxe) eta 8 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun