Palan Munduko azpitxapeldun

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 20a, 11:31

Erra­tzuarrak ez zuen ezustekoa ematerik izan eta galdu egin zuen otsailaren 8an Pablo Fusto argentinarraren kontra jokatutako buruz buruko Munduko pala txapelketaren finala. Finala galdu a­rren, Ibargaraik Munduko txapelketa bikaina jokatu du. Aierbe eta Lujan kanporatuta finalerdietarako ligaxkarako sailkatu zen. Final­er­die­tako lehen partidan irabazi egin zion Gaubekari, Fustorekin galdu eta azkenekoan irabazi Garciari. 28 urterekin (6 profesionaletan), txapelketa ofizial baten finalean izan da lehen aldiz. Eta finalak irabazteko, jokatu egin behar dira lehenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun