Zigako Orakunde eta inauteriak ospatuko dituzte egunotan

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 20a

Gazteak etxez etxe ibiliko dira ortziral eta larunbatean, musikarien laguntzarekin. Utzitako argazkia

Haurrek Oilarraren jokua eginen dute ortziralean eta gazteak ortziral eta larunbatean ibiliko dira

Otsailaren 21ean, ortziralean, Orakunde ospatuko dute Zigako haurrek. Auzo eta herrian eskean ibili ondotik bazkaria eta jokuak eginen dituzte. Oilarraren jokuarekin akituko dute eta gero dantzaldia izanen dute frontoian. Eguna txokolatadarekin akituko dute.

Gazteek inauteak 21ean hasi eta 22ra arte luzatuko dituzte. Ortziralean gosaldu ondotik auzo eta baserriak bisitatuko dituzte. Larunbatean herrian ibiliko dira etxez-etxe eta ilunabarrean dantzaldia Salaberrirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun