Nahiz eta eguraldiak ez dien aunitzik lagundu giro ederrean joan dira aurtengoan ere Berroeta eta Anizko inauteriak. Urtarrilaren 18an aniztarrek berroetarren bisita jaso zuten eta Anizen barna ibili ziren etxez-etxe. Hurrengo asteburuan berriz, urtarrilaren 24 eta 25ean bisita bueltatu zuten aniztarrek. Ortziralean baserriz baserri ibili ziren eta larunbatean Berroetako herrian barna puskak biltzen. Gazte koadrila bildu zen eta oso giro ona jarri zuten herrian barna!!