Haur eta gazte kantarien III. topaketa eginen dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2014ko otsailaren 13a

Baztango kantari gazteak joan den urtean egindako topaketan.

Elizondoko Abesbatza Ttikiarekin batera, Baztango ikastetxeetako neska-mutilek parte hartuko dute

Elizondoko Abesbatza Ttikiarekin batera, Baztango herrietako eskolek, San Francisco Jabier ikastetxeak, Baztan Ikastolak eta Lekarozko BHI Institutuak hartuko dute parte. 18:30ean hasiko da saioa Iruritako elizan.

Elizondoko Abesbatza Ttikiak antolatuta, haur eta gazte kantarien hirugarren topaketa eginen dute larunbat honetan, otsailak 15, Iruritan. Elizan eginen duten saioan Elizondoko Abesbatza Ttikirekin batera, Baztango herrietako eskolek, Baztan Ikastolak, Elizondoko San Francisco Jabier Eskolak eta Lekarozko institutuko ikasleek parte hartuko dute. 18:30ean hasiko da emanaldia.

Kristina eta Maki Urtasun izanen dira saioaren gidari, Xabier Urtasun trikitixarekin eta pianoarekin ariko da eta Gurutze Aizpuru akordeoiarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun