Hazien Eguna ospatzeko lehenbiziko ekitaldia egin zen larunbatean Elizondon

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 11

Hazien trukea egin zuten Elizondoko Merkatu Plazan. Utzitako argazkia

Bigarrena otsailaren 22an izanen da Beran

Aurten Bidasoaldeko Hazi Sareak, Bidazi Elkarteak eta Nafarroako Hazi Sareak bi ekitaldi antolatu ditu hazien eguna bosgarren aldiz ospatzeko. Baztango Udalaren Inguru Batzordearen, Barraskilo elkartearen, EHNE sindikatuaren, Elizondoko Gaztetxearen eta Erdiz Bizirik taldearen laguntza izan dute antolaketan. Bi egun horietako lehena Elizondon egin zen larunbatean.

Elizondon Merkatu Plazan izan zen hitzordua eta hazi trukaketa egin zen lehenik. Jendea elkartu, bakoitzak ekarri duen hazia utzi, eta nahi duena eramaten du. Bakoitzak ekartzen ditu bere baratzean lortutako haziak, ahal delarik haren historiarekin, nondik datorren, zenbat urte dituen zehaztuz», zioen Edorta Muruak, Bidasoaldeko Hazien Sareko kideak.

Gero, bazkari autogestionatua izan zuten gaztetxean eta norbere baratzetik eramandako berezitasunak dastatzeko aukera izan zuten guziek.

Kanpoko gero eta hazi gehiago dago eta, tamalez, hemengo hazi aunitz galtzen ari dira. «Ardura bat dugu –zioen Muruak– Hazi asko galtzen ari dira. Ondorioz, batetik, zure haziarekin zure baratzea egiteko burujabetza galtzen da, eta, bestetik, ondare bat. 200 urteko artoak galdu dira, eta ahal dena salbatzea da asmoa». Honela salbatu dute Aritzakungo etxe erori batean aurkitutako malar aldaerako babarrun berezi bat, adibidez.

Otsailaren 22an Beran

Beran ere egitarau berdintsua prestatu dute otsailaren 22rako. 11:00etan hazi trukaketa eginen da Toki Onan eta “Open Space” eztabaida gunea zabalduko da. 14:00etan bazkari autogestionatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun