Xabi Ibargarai erratzuarrak ezin izan du Munduko buruz buruko pala txapelketa irabazi

TTIPI-TTAPA 2014ko ots. 10a, 10:11
Xabi Ibargaraik ezin izan zion aurre egin Fusto handiari.

Pablo Fusto argentinarraren kontrako finala 3-0 galdu zuen larunbatean Bilbon

Xabier Ibargarai erratzuarrak ez zuen ezustekoa ematerik izan eta galdu egin zuen larunbatean Pablo Fusto argentinarraren kontra jokatutako buruz buruko Munduko pala txapelketaren finala. Fusto laugarren aldiz izan da txapeldun, azken hiruak segidan.

Xabier Ibargarai erratzuarrak ez zuen ezustekoa ematerik izan eta galdu egin zuen larunbatean Pablo Fusto argentinarraren kontra jokatutako buruz buruko Munduko pala txapelketaren finala. Fusto laugarren aldiz izan da txapeldun, azken hiruak segidan.

Argentinarra jaun eta jabe izan zen Bilboko pilotalekuan. «Horrela jokatzen duenean ezinezkoa da berari irabaztea» zioen Ibargaraik finalaren ondotik. Eta erratzuarrak ere ez zuen bere egunik onena izan. Honela, hiru set-ak irabazi zituen Fustok, 10-5, 10-3 eta 10-4.

Finala galdu arren, Xabi Ibargaraik Munduko txapelketa bikaina jokatu du. Lehenbiziko kanporaketan Aierberi irabazi zion (1-3) eta bigarrenean Lujan-i (3-1), finalerdietarako ligaxkako sailkapena lortuz. Finalerdietako lehen partidan 1-3 irabazi zion Gaubekari, bigarrenean galdu egin zuen berriz ere finalean izanen duen Fustorekin (3-1) eta azkenekoan 3-0 irabazi zion Garciari. Gisa honetara, 28 urterekin eta profesionaletan daramazkin 6 urteren ondotik, txapelketa ofizial baten finalean izan da lehen aldiz. Eta finalak irabazteko, jokatu egin behar dira lehenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun