Anizko biltegiari teilatua paratu diote auzolanean

TTIPI-TTAPA 2014ko otsailaren 7a

Utzitako argazkia

Gazteak inauterietan etxez etxe puskak zebiltzan bitartean, zaharxeagoak auzolanean aritu dira herriko biltegia izanen denari teilatua paratzen. Anizko he­rriko gauzak kontzeko etxola egiten ari dira aspaldixkoan aniztarrak. Baztango Udalak 9.000 euroko laguntza eman du materiala erosteko, gainerakoa he­rritarrek auzolanean egiten ari dira. Ilunabarrean pintterdia izan zen Elkartean, auzolanekoez gain inauterietan zebiltzan gazteak ere bertan izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun